Donostia Kultura Reina Regente 8, 4º tf. 943 48 11 57



Descargar 29.27 Kb.
Fecha de conversión29.10.2017
Tamaño29.27 Kb.












Donostia Kultura

Reina Regente 8, 4º

tf. 943 48 11 57

20003 donostia • san sebastián

cinema_cinema@donostia.org

www.sansebastianhorrorfestival.com




REC, JAUME BALAGUERÓ ETA PACO PLAZARENA, ETA LOS CRONOCRÍMENES, NACHO VIGALONDORENA, DONOSTIAKO FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO XVIII. ASTEAN AURTEN PROIEKTATUKO DIREN PELIKULEN ARTEAN

(Urriak 27 – azaroak 3)
Urtero bezala, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen Sail Ofizialak genero honetan urtean zehar sortutako pelikula garrantzitsuenetako batzuk proiektatuko ditu. Irudi errealak eta animaziozkoak erabiltzen dituzten pelikulak dira, beldur klasikoa erakusten digutenak eta produkzio ausartagoak. Amerika, Europa eta Ekialdeko zinema. Mundu osoko fantasiazko eta beldurrezko zinemak orain bizi duen egoeraren erakusgarria.
Hauek dira aurten ikusiko ditugun produkzioetako batzuk:
À l’intérieur (Frantzia, 2007). Alexandre Bustillo eta Julien Maury

Haurdun dagoen argazkilari gazte bati senarra hil zaio duela gutxi, eta etxean bakarrik pasatuko du gabon gaua. Ate joka dabil norbait. Itxura arraroa duen emakume bat da eta ez dio sartzen utziko. Atea ixten du. Emakumeak, ordea, hor jarraitzen du. Ez da, ez, mugituko... Etxean bakarrik geratzeari beldur diotenentzako gomendatzen ez dugun pelikula, egileen aurreneko lana, Alexandre Bustillo (Mad Movies-eko kazetaria) eta Julien Mauryrena (arrakasta izan duten film labur batzuen egilea). Esperientzia handiko Béatrice Dalle –Noche en la Tierra (Jim Jarmusch, 1991), The Black Out (Abel Ferrara, 1997), Clean (Olivier Assayas, 2003)– eta Alysson Paradis gaztea dira pelikula kezkagarri, oso beldurgarri eta odoltsu honetako protagonistak. Cannesko Zinemaldiko Kritikaren Astean aurkeztu eta gero guztien ahotan egon zen pelikula.


Aaachi & Ssipak (Hego Korea, 2007). Joe Bum-Jin

Animazio zinemak aurten izan duen oihartzun handiko pelikuletako bat. Shit City (“Gorotz hiria”) futuristan, gizakien gorotza da energi iturri bakarra, bizitzen jarraitu ahal izateko modu bakarra. Bertan, urtean egiten duten kaka kantitatearen arabera sailkatzen dira pertsonak, eta jaiotzean pertsona bakoitzari uzkian ipinitako txip batek kontrolatzen du kantitate hori. Pelikula dibertigarria, zeharo eskatologikoa, garaikoa, planetako energiaren etorkizunari buruzko eztabaida aditzera ematen duelako, eldarniozkoa eta lotsagabea, basatia eta aurreiritziak gainetik kendutakoa, gogoetatsua eta kezkagarria. Umore eta ekintzaren apoteosia.


Los cronocrímenes (Espainia, 2007). Nacho Vigalondo

Lehenaldira nahigabe joan den eta bere buruarekin topo egingo duen gizon bat. Basoaren erdian biluzik dagoen neska bat. Itxura arraroa duen tipo bat, arrosa koloreko bendaje batez aurpegia estalita duena. Etxaleku kezkagarri bat muino baten hegalean. Aurretik ezagutu ezin den puzzle bateko piezak, ezohiko krimen modalitate batera eramaten dutenak. Zein da hiltzailea? Eta biktima? Nacho Vigalondok, 7:35 de la mañana (2003) film laburragatik duela hiru urte Oscar sarietarako izendatuak, zuzendu du bere aurreneko film luze eta hain esperotako hau. Karra Elejalde, Bárbara Goenaga eta bera dira ezohiko eta misteriozko istorio harrigarri honen protagonistak.


Dainipponjin (Japonia, 2007). Hitoshi Matsumoto

Daisatoren eguneroko bizitza segitzen duen dokumentala. Itxura arrunta duen gizona da, dibortziatua eta ia inoiz ikusten ez duen alaba bat duena. Lasai bizi da… aginteek deitu behar izango dioten arte. Daisato Dainipponjin baita, bere herrialdea munstroen inbasiotik salbatzeko zeregina betetzen ari den superheroia, historian (eta zineman) herrialdea suntsitzearekin mehatxatutako herrialdea baita. Jendea, ordea, Daisatoz aspertu dela dirudi. Hitoshi Matsumoto (filmaren zuzendari eta protagonista) komediante famatuak zineman egin duen estreinaldia da hau. Azken bi hamarkada hauetan Japoniako umorearen erreferentzi nagusietakoa da, bere ikuskizun berritzaileekin iraultza ekarri duena. 2007ko Cannesko Zinemaldiko Errealizadoreen Hamabostaldiak aukeratua.


Dard Divorce (Alemania, 2007). Olaf Ittenbach

(ESTREINALDIA NAZIOARTEAN)

Olaff Ittenbachen azkeneko pelikularen munduko estreinaldia. Azkeneko hamarkada honetan Alemaniako gorearen popeetako bat da, eta behin baino gehiagotan izan da gure artean Astean, Premutos, el ángel caído (1997), Beyond the Limits (2003) eta Garden of Love (2003) pelikulak aurkezteko. Nathalie senarrarengandik, Timengandik dibortziatu berri da. Bi seme-alaben zaintza nork lortuko dabiltza borrokan epaiketak tartean direla. Haurrek berarekin pasatuko dute asteburua, azkena beharbada. Tim hilzorian agertu baita Nathalieren besoetan. Haurrak “haiek” dituzte. Ekintza, beldurra, odol ugari eta zenbait hilketa. Gau bat Antzoki Zaharrean.


Frontière(s) (Frantzia, 2007). Xavier Gens

Parisko kaleak su hartzen ari diren bitartean Sarkozy gogorarazten digun eskuin muturreko hautagai batek hauteskundeak irabazi ondoren, delitugile talde batek dagoen kaosa aprobetxatuko du lapurretak egiteko. Iparralderantz egingo dute bidea. Garai batean meatzarien eskualdea izandako batean geldialdi bat egingo dute, Luxenburgoko mugatik gertu. Han direla, senidetasun ario berri bat sortu nahian dabilen famili neonazi kanibal bati aurre egin behar izango diote. Generoko zinema frantses bikaina, gaurkotasun sozio-politiko ukitu batzuekin. Torontoko aurreko Zinemaldian oihartzun handienetakoa izan duen pelikula hau Xavier Gensek zuzendu du. Une honetan bere bigarren film luzea, Hitman, egiten ari da.


Highlander: The Search for Vengeance (Estatu Batuak, 2007). Yoshiaki Kawajiri (ESTREINALDIA ESTATUAN)

1986an Christopher Lambertek eta Sean Conneryk hasitako Los inmortales legendak jarraitzen du. Oraingo honetan etorkizun apokaliptiko batean eta Wicked City (1989), Ninja Scroll (1995) edo Vampire Hunter D (2000) zoragarria, duela urte batzuk Astean proiektatutakoa, zuzendu izan dituen Yoshiaki Kawajiri animazioko zinemagile japoniarraren eskutik (bere lehenengo abentura amerikarra da hau). Colin MacLeodek ehunka urte daramatza emaztea hil zuen gizonaren bila. Marcus Octavius jeneral erromatarra da hura. Historian izan diren bataila handienetan aritu izan dira borrokan, Trafalgarren eta Japoniako gerra feudaletan, Bigarren Mundu Gerran… Orain, aurritan dagoen New York futuristan arituko dira elkarren aurka. Bietako batek baino ezin du geratu.


Poultrygeist: Night of the Chicken Dead (Estatu Batuak, 2007). Lloyd Kaufman

(ESTREINALDIA ESTATUAN)

Lloyd Kaufman eta bere TROMA Astera datoz berriro oilasko frijitua ematen duen jatetxe berri baten (American Chicken Bunker) istorioa kontatzera. Jatetxea lehen tromahawk tribuarena izandako hilerri sakratu batean kokatuta dago. Indiarren madarikazioa oilaskoa jaten duten guztien gainean eroriko da. El vengador tóxico (1985), Tromeo y Juliet (1996) eta Terror Firmer (1999) film mitikoen egileak komedia musikal lotsagabe, zoro eta urratzaile honekin datozkigu, pantaila oilasko-zonbiez, puskez, litroka hemoglobinaz, lotsagabekeria politiko eta sozialaz eta batik bat dibertsioz betetzeko.


REC (Espainia, 2007). Jaume Balagueró eta Paco Plaza

Begiak itxi nahi izango dituzu, gertatzen ari dena gerarazi nahi izango duzu. Baina ezin duzu. Horren parte baitzara. Zoaz korrika… zoaz ihesi… bizirik irauteko… Baina ez utzi inoiz grabatzeari”. Espainiako oraingo beldurrezko generoko zuzendari nagusietako bi, Jaume Balagueró –Los sin nombre (1999), Darkness (2002), Frágiles (2005), Para entrar a vivir (2006)– eta Paco Plaza –El segundo nombre (2002), Romasanta (2004), Cuento de Navidad (2005)–, berriro elkartu dira beldurraren muinera eramango gaituen bidaia honetan. Telebista kate bateko talde bat, kazetari bat eta kamera bat, patruilan irten da gau batean suhiltzaile talde batekin. Errutinazko irteera bat zirudiena infernu gorria bihurtu da. Suhiltzaileek eta bi erreportariek, eraikin batetik atera ezinik, hiltzeko moduko ezohiko beldurrari aurre egin behar izango diote. Bizirik irtetea, besterik ez dio inporta. Eta grabatzen jarraitzea. Edozer gauza gertatuta ere. Beldurrezko eta dardarazko pelikula hau arrakasta handiz estreinatu zuten Veneziako aurreko Zinemaldian.




REC, DE JAUME BALAGUERÓ Y PACO PLAZA, Y LOS CRONOCRÍMENES, DE NACHO VIGALONDO, ENTRE LAS PELÍCULAS QUE SE PROYECTARÁN ESTE AÑO EN LA XVIII SEMANA DE CINE FANTÁSTICO Y DE TERROR DE SAN SEBASTIÁN

(27 octubre - 3 noviembre)
Como cada año, la Sección Oficial de la Semana de Cine Fantástico y de Terror de San Sebastián proyectará algunas de las películas más importantes del año dentro del género, títulos de imagen real y de animación, terror de corte clásico y producciones más arriesgadas, cine americano, europeo y oriental. Una muestra del estado actual del cine fantástico y de terror en todo el mundo.
Algunas de las producciones que se verán este año son:
À l’intérieur (Francia, 2007). Alexandre Bustillo y Julien Maury

Una joven fotógrafa embarazada, cuyo marido ha muerto recientemente, pasa la noche de Navidad ella sola en casa. Alguien llama a la puerta. Es una extraña mujer a la que no deja entrar. Cierra. Pero la mujer sigue allí. Y allí seguirá... Película no recomendada para aquellos que tienen miedo de quedarse solos en casa, ópera prima de sus responsables, Alexandre Bustillo (periodista de Mad Movies) y Julien Maury (responsable de algunos cortometrajes de éxito). La ya veterana Béatrice Dalle –Noche en la Tierra (Jim Jarmusch, 1991), The Black Out (Abel Ferrara, 1997), Clean (Olivier Assayas, 2003)– y la joven Alysson Paradis protagonizan esta inquietante, muy terrorífica y sangrienta película de la que todo el mundo hablaba tras su paso por la Semana de la Crítica del Festival de Cannes.


Aaachi & Ssipak (Corea del Sur, 2007). Joe Bum-Jin

Una de las sensaciones animadas del año. La única fuente de energía en la futurística Shit City (“Ciudad de mierda”) son los excrementos humanos, que hacen que la vida sigue adelante. Las personas son catalogadas en función de la cantidad de heces que producen al año, controlada por un chip colocado en el ano de cada persona en el momento de su nacimiento. Divertida, profundamente escatológica, actual, pues participa del debate sobre el futuro energético del planeta, delirante e irreverente, salvaje y desprejuiciada, reflexiva e inquietante. Una apoteosis de humor y acción.


Los cronocrímenes (España, 2007). Nacho Vigalondo

Un hombre que viaja accidentalmente al pasado y se encuentra consigo mismo. Una chica desnuda en medio del bosque. Un extraño individuo con la cara cubierta por un vendaje de color rosa. Una inquietante mansión en la ladera de una colina. Piezas de un puzle impredecible que conducen a una insólita modalidad de crimen. ¿Quién es el asesino? ¿Quién la víctima? Nacho Vigalondo, nominado a los Oscar hace tres años por su cortometraje 7:35 de la mañana (2003), firma su esperadísimo debut en el largometraje con esta sorprendente, insólita y misteriosa historia protagonizada por Karra Elejalde, Bárbara Goenaga y él mismo.


Dainipponjin (Japón, 2007). Hitoshi Matsumoto

Documental que sigue el día a día de Daisato, un hombre aparentemente ordinario, divorciado con una hija a la que apenas ve, cuya vida discurre tranquila… hasta que las autoridades se ven obligadas a llamarle. Porque Daisato es Dainipponjin, un superhéroe dedicado a salvar a su país de la invasión de los monstruos que histórica (y cinematográficamente) han amenazado con su destrucción. Pero la gente parece haberse cansado de él. Debut en el cine del prestigioso cómico japonés Hitoshi Matsumoto (director y protagonista del film), convertido en las dos últimas décadas en una de las principales referencias del humor japonés, que ha revolucionado con sus innovadores espectáculos. Seleccionada por La Quincena de Realizadores del Festival de Cannes, 2007.


Dard Divorce (Alemania, 2007). Olaf Ittenbach

(ESTRENO MUNDIAL)

Estreno mundial de la última película de Olaff Ittenbach, uno de los popes del gore alemán de la última década, que ha visitado la Semana en diversas ocasiones para presentar películas como Premutos, el ángel caído (1997), Beyond the Limits (2003) o Garden of Love (2003). Nathalie se acaba de divorciar de su marido, Tim. En plena batalla legal por la custodia de sus dos hijos, estos pasan el fin de semana con él, quizá el último. Porque Tim aparece moribundo en los brazos de Nathalie. “Ellos” tienen a los niños. Acción, terror, mucha sangre y varios asesinatos. Una noche en el Principal.


Frontière(s) (Francia, 2007). Xavier Gens

Mientras las calles de París arden tras la victoria electoral de un candidato de la extrema derecha francesa que recuerda a Sarkozy, un grupo de delincuentes se aprovecha del caos existente para sus robos. Tienen que emprender camino al norte. Se detienen en una antigua región minera cerca de la frontera con Luxemburgo. Allí se enfrentarán con una familia de neo-nazis caníbales que trata de crear una nueva hermandad aria. Cine francés de género de factura impecable y con unas gotas de actualidad socio-política. Una de las películas más comentadas en el pasado Festival de Toronto, dirigida por Xavier Gens, que en estos días trabaja en su segundo largometraje, Hitman.


Highlander: The Search for Vengeance (Estados Unidos, 2007). Yoshiaki Kawajiri (ESTRENO EN EL ESTADO)

La leyenda de Los inmortales, iniciada en 1986 por Christopher Lambert y Sean Connery, continua. Ahora en un futuro apocalíptico y de la mano (en su primera aventura americana) del animador japonés Yoshiaki Kawajiri, responsable de títulos como Wicked City (1989), Ninja Scroll (1995) o la fascinante Vampire Hunter D (2000), proyectada hace años en la Semana. Colin MacLeod lleva centenares de años buscando al hombre que asesinó a su esposa, el general romano Marcus Octavius. Han peleado en las batallas más importantes de la historia, en Trafalgar y las guerras feudales japonesas, en la Segunda Guerra Mundial… Ahora se verán las caras en una futurista Nueva York en ruinas. Sólo puede quedar uno.


Poultrygeist: Night of the Chicken Dead (Estados Unidos, 2007). Lloyd Kaufman

(ESTRENO EN EL ESTADO)

Lloyd Kaufman y su TROMA vuelven a la Semana con la historia de un nuevo restaurante de pollo frito (American Chicken Bunker) que se ubica en un antiguo cementerio sagrado de la tribu de los tromahawk. La maldición de los indios se cernirá sobre todos aquellos que prueben el pollo. Los responsables de las míticas El vengador tóxico (1985), Tromeo y Juliet (1996) y Terror Firmer (1999) contraatacan con esta comedia musical irreverente, loca y transgresora que siembra la pantalla de pollo-zombis, desmembramientos, litros y litros de hemoglobina, kilos de incorrección política y social y sobre todo diversión.


REC (España, 2007). Jaume Balagueró y Paco Plaza

Querrás cerrar los ojos, parar lo que está pasando. Pero no puedes. Porque eres parte de ello. Corre… escapa… sobrevive… Pero nunca dejes de grabar”. Dos de los principales nombres del terror hispano actual, Jaume Balagueró –Los sin nombre (1999), Darkness (2002), Frágiles (2005), Para entrar a vivir (2006)– y Paco Plaza –El segundo nombre (2002), Romasanta (2004), Cuento de Navidad (2005)–, vuelven a encontrarse en este viaje al corazón del miedo. Un equipo de una cadena de televisión, una periodista y un cámara, sale a patrullar una noche con un grupo de bomberos. Lo que parecía una salida rutinaria se va a convertir en un auténtico infierno. Los bomberos y los dos reporteros, atrapados en un edificio, tendrán que enfrentarse a un horror desconocido y letal. Lo único importante es sobrevivir. Y seguir grabando. Pase lo que pase. Trepidante película de terror estrenada con gran éxito en el pasado Festival de Venecia.























La base de datos está protegida por derechos de autor ©bazica.org 2016
enviar mensaje

    Página principal