Los secretos urriak 13, 20: 30, Victoria Eugenia Antzokia. 30, 26, 22€. Kolaboratzailea: Gin Tonic



Descargar 22.86 Kb.
Fecha de conversión13.02.2019
Tamaño22.86 Kb.






LOS SECRETOS

Urriak 13, 20:30, Victoria Eugenia Antzokia. 30, 26, 22€. Kolaboratzailea: Gin Tonic.
Álvaro Urquijo (ahotsa, gitarrak), Ramón Arroyo (gitarrak), Jesús Redondo (teklatuak, koruak), Juanjo Ramos (baxua, koruak), Santi Fernández (bateria)
www.los-secretos.net
Los Secretos espainiar pop-rockaren talde nagusietakoa da, hogeita hamar urteko ibilbide oparoarekin. Madrilgo Nueva Ola mugimenduarekin abiatu baziren ere, New Wave britaniarrean dituzte erroak. Déjame eta Quiero beber hasta perder el control abesti arrakastatsuei eta Adiós tristeza albumari esker, beren lekua topatu zuten herri musikan. Enrique Urquijoren heriotza gainditu ostean, sasoian da taldea.

Los Secretos-en historia 1978an hasi zen: Urkijo anaiek —Javier, Enrique eta Álvaro, adinaren araberako hurrenkeran— Canito bateriarekin egin zuten bat, Enriqueren laguna baitzen ikastetxe garaitik, eta Tos taldea eratu zuten, Byrds, CSN&Y eta country rock-eko beste talde ospetsu batzuen eraginpean.

Tos-ek izan zezakeen etorkizuna, baina 1980ko Urte Berri egunean trafiko-istripuan hil zen Canito, eta taldea bertan behera geratu zen. Baina Canitoren heriotzak kontzertua ekarri zuen otsailean (urteen poderioz mitiko bihurtu den kontzertua), eta han Nueva Ola-ko talde batzuek (Nacha Pop, Mamá, Alaska y Los Pegamoides, Mario Tenia y Los Solitarios) omen egin zioten hildako bateriari.

Los Secretos sortu berriek —edo Tos birsortuek— bateria berria zuten, Pedro A. Díaz. Urte hartantxe, 1980an, EP bat atera zuten, han zen Déjame, eta handik urtebetera, berriz, lehen LPa, eta bertan Ojos de perdida, Otra tarde, Qué puedo hacer yo edo Niño mimado, besteak beste.

Berriz ere zorigaitzak kolpatu zituen, ordea: 1984an, Pedro A. Díaz hil zen errepidean. Pedroren heriotzak tristuran murgildu zuen taldea, eta gainera Javierrek, anaia zaharrenak, alde egin zuen; Enrique eta Álvaro, berriz, drogak ahazten saiatzen ziren.

1986an, Los Secretos mini-LP batekin berragertu zen, El primer cruce. Ordura arteko pop zuzenaren ordez, country rocka eta ukitu mestizoak ageri dira. Gainera, bikotea boskote bihurtzen da, Nacho Lles (baxua), Ramón Arroyo (gitarra) eta Steve Jordan (bateria) taldean sartuta. Quiero beber hasta perder el control eta No me falles dira etapa horretako kantarik ospetsuenak.

1988an zuzenean grabaturiko disko bat atera zuten, eta 1989an La calle del olvido, maisu-lana. Jesús Redondo (teklatuak) taldekide oso bihurtu zen disko horrekin, eta, Ramón Arroyorekin batera,behin betiko Los Secretos taldea osatuko du.

Handik aurrera, Los Secretos-ek bere urterik onenak izan zituen, kritikaren begirunea eta entzuleen miresmena bilduz. 1995ean Dos caras distintas argitaratu zuen, eta handik urtebetera, berriz, bilduma-kaxa luxuzkoa, La historia de Los Secretos (halakorik eskaini zitaion lehen talde espainiarra ziren): Hiru disko, taldeak hasieratik izandako bilakaera biltzen zutenak. Handik Grandes éxitos bat atera zen, 300.000 kopia baino gehiago saldu zituena.

Gailurrean zeudenean, 1999ko azaroan, Enrique gorpu agertu zen Madrilgo atari batean. Bazirudien Los Secretos-en azkena nahitaez zetorrela: Izan ere, Enriquek eraman zuen urteetan konposizio-lanaren pisua, eta haren heriotza gainditzeak ezinezko zirudien. Haatik, Álvarok, Ramón eta Jesús lagun zituela, aurrera egitea erabaki zuen.

Hala, Los Secretos-ek gaina hartu zion berriz ere heriotzari, eta 2000. urtean disko hunkigarria atera zuten, A tu lado-Un homenaje a Enrique Urquijo, lagun pila batekin batera (Carlos Goñi, Antonio Vega, Carlos Tarque, Ariel Rot, Celtas Cortos, Cómplices, Cristina Lliso, Javier Álvarez, David Summers, José María Granados, Luz, Manolo Tena, Miguel Ríos, Mikel Erentxun, Nacho Campillo, Pau Donés eta baita Javier Urquijo bera ere).

Los Secretos-ek etapa berriari ekin zion. Sólo para escuchar (2002) diskoa izan zen horren adierazpide, eta lagunez inguratu ziren berriz ere; tartean zen Jackson Browne, kaliforniar mitoa, Como un corazón kantan ahotsa, doinua eta hitzak jartzeko.

Una y mil veces, 2006koa, hamabi kanta berri originalek osatzen dute. Beren ibilbidearen hogeita hamar urteak 2007an ospatu zituzten, Los Secretos 30 años diskoarekin, eta harrezkero sorkuntzaren bidetik jarraitu dute, Gracias por elegirme (2008) diskoa aterata.

Udazken-negu hauetarako, Los Secretos-ek ustekabe handi bat du jarraitzaileentzat. Kontzertu sail bat, taldearen ibilbide luzeko kantarik distiratsu eta aldi berean ezezagunenez osatutako errepertorioaz gozatzeko. Gainera, oraingo honetan omenaldia eskaini nahi diete karreran mugarri izan dituzten idoloei, haien kanta batzuen bertsioak eginez. Bildumazaleentzako kontzertua.




LOS SECRETOS
13 noviembre, 20:30, Teatro Victoria Eugenia. 30, 26, 22€. En colaboración con: Gin Tonic.
Álvaro Urquijo (voz, guitarras), Ramón Arroyo (guitarras), Jesús Redondo (teclados, coros), Juanjo Ramos (bajo, coros), Santi Fernández (batería)
www.los-secretos.net
Los Secretos son uno de los grupos más destacados del pop-rock español, con más de treinta años de historia a sus espaldas. Empezaron siendo encuadrados en la llamada Nueva Ola madrileña, aunque sus referencias estaban más bien en la New Wave británica. Gracias a éxitos como las canciones Déjame y Quiero beber hasta perder el control y el álbum Adiós tristeza, Los Secretos se hicieron un hueco

La historia de Los Secretos se remonta a 1978 cuando los tres hermanos Urquijo –Javier, Enrique y Álvaro, por orden de edad–, se juntan con Canito, batería amigo de Enrique desde el colegio, y forman el grupo Tos, en el que se dejan llevar por la influencia de los Byrds, CSN&Y y otros ilustres del country rock.

Tos tiene futuro, pero la muerte en accidente de tráfico, en el Año Nuevo de 1980, de Canito da al traste con el grupo. Sin embargo, la muerte de Canito origina en febrero un concierto (mítico con el devenir de los años) de homenaje en el que algunos grupos de la Nueva Ola (Nacha Pop, Mamá, Alaska y Los Pegamoides, Mario Tenia y Los Solitarios) rinden tributo al batería fallecido.

Los recién fundados Secretos –o refundados Tos– cuentan con un nuevo batería, Pedro A. Díaz. Publican ese mismo 1980 un EP, en el que está Déjame, y un año después el primer LP, que incluye píldoras como Ojos de perdida, Otra tarde, Qué puedo hacer yo o Niño mimado.

Otra vez les golpea la tragedia: en 1984 muere en la carretera Pedro A. Díaz. La muerte de Pedro sume en la tristeza al grupo, a lo que se añade la marcha de Javier, el hermano mayor, mientras Enrique y Álvaro tratan de olvidar las drogas.

En 1986, Los Secretos reaparecen con un mini-LP, El primer cruce, en el que el pop directo de antaño ha dado lugar al country rock y a los aires mestizos. Además, el dúo se amplía a quinteto con la incorporación de Nacho Lles (bajo), Ramón Arroyo (guitarra) y Steve Jordan (batería). Quiero beber hasta perder el control y No me falles son las canciones insignia de esta etapa.

Tras un disco en directo en 1988, graban en 1989 La calle del olvido, otra obra maestra que significaba la incorporación completa al grupo de Jesús Redondo (teclados), que junto a Ramón Arroyo completará la formación definitiva de Los Secretos.

A partir de aquí Los Secretos viven sus mejores años, siendo respetados por la crítica y admirados por el público. En 1995 editan Dos caras distintas y un año después son el primer grupo español al que se le publica una lujosa caja recopilatoria, La historia de Los Secretos: tres discos que recogen la evolución del grupo desde los primeros días. De ahí se extrae un Grandes éxitos que alcanza unas ventas de más de 300.000 copias.

Justo cuando están en la cúspide, en noviembre de 1999 aparece el cuerpo sin vida de Enrique en un portal de Madrid. El final de Los Secretos parece inevitable: Enrique había mantenido durante años el peso compositor y sobrevivir a su muerte parecía imposible. Sin embargo, Álvaro, con la aquiescencia de Ramón y Jesús, decide seguir adelante.

Así que Los Secretos se sobreponen, una vez más, a la muerte y en 2000 publican el impresionante A tu lado-Un homenaje a Enrique Urquijo, en el que convocan a un montón de amigos (Carlos Goñi, Antonio Vega, Carlos Tarque, Ariel Rot, Celtas Cortos, Cómplices, Cristina Lliso, Javier Álvarez, David Summers, José María Granados, Luz, Manolo Tena, Miguel Ríos, Mikel Erentxun, Nacho Campillo, Pau Donés e incluso Javier Urquijo).

Los Secretos comienzan una nueva etapa, que se expresa en el disco Sólo para escuchar (2002), en el que se rodean otra vez de amigos, entre ellos Jackson Browne, el mito californiano que presta voz, melodía y verso en Como un corazón.

Una y mil veces, de 2006, consta de doce nuevos temas originales. Sus tres décadas de carrera las celebran en 2007 con Los Secretos 30 años, y mantienen su racha creativa con Gracias por elegirme (2008).

Para este otoño-invierno, Los Secretos tienen preparada una gran sorpresa para su público. Se trata de una serie de conciertos en los que podremos disfrutar de un repertorio con los temas más brillantes y a la vez menos conocidos de su extensa obra. Además, en esta ocasión quieren rendir homenaje a los ídolos que marcaron su carrera versionando algunas de sus canciones. Un concierto para coleccionistas.










DONOSTIA KULTURA

MUSIKA • MÚSICA

Erregina Erregentea - Reina Regente, 8

20003 Donostia - San Sebastián • www.donostiakultura.com

tel (0034) 943 481 900 • fax 943 483 300 • musika@donostia.org






La base de datos está protegida por derechos de autor ©bazica.org 2016
enviar mensaje

    Página principal