San Telmo Museoak akordioak sinatu ditu Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta Artiumekin bere bazkideek doako sarrera izan dezaten abenduan



Descargar 7.67 Kb.
Fecha de conversión24.03.2017
Tamaño7.67 Kb.







San Telmo Museoak akordioak sinatu ditu Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta Artiumekin bere bazkideek doako sarrera izan dezaten abenduan
San Telmo Museoak akordio bana sinatu du Bilboko Arte Ederretako Museoarekin eta Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoarekin, San Telmoko bazkideek bi museo hauetan sarrera dohainik izan dezaten, bazkide txartela erakustearekin.
Artiumen kasuan, bertako bazkideek ere sarrera doahinik izango dute San Telmo Museoan urte amaiera bitartean. Epe honetan, Gasteizko museora hurbiltzen direnek erakusketa hauek ikusteko aukera izango dute, besteak beste: "Pritzker sariak, gure garaiko arkitektura erakuskaria", "Herri-altxorra. Artium Bilduma" eta "Mutatis mutandis".
Bilboko Arte Ederren Museara gerturatzen direnek, bestalde, museoko erakusketa iraunkorraz gain, "Darío de Regoyos (1857-1913). Abentura inpresionista" aldi baterako erakusketa ere ikusi ahal izango dute, Bilbotik Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museora eta Málagako Carmen Thyssen Museora joango dena.
Bi akordio hauek, San Telmo Museoak bere bazkideei eskaintzen dizkien abantailei gehitzen zaizkie eta, aldi berean, museoak bere helburuen artean duen lankidetza ildoak zabaltzen joateko asmoaren garapenean sartzen dira.


El Museo San Telmo ha firmado acuerdos con el Museo de Bellas Artes de Bilbao y Artium para que sus socios puedan acceder gratuitamente a estos centros en diciembre
El Museo San Telmo ha firmado sendos convenios con el Museo de Bellas Artes de Bilbao y Artium, Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo, para que los socios y socias de San Telmo puedan acceder gratuitamente a ambos centros durante todo el mes de diciembre, presentando su carnet.
En el caso de Artium, el acuerdo es recíproco y los socios de este centro también accederán gratuitamente a San Telmo durante este último mes del año. Quienes acudan al museo de Gasteiz podrán visitar, entre otras, las exposiciones "Premios Pritzker, viaje por la arquitectura contemporánea", "Tesoro público. Colección Artium" y Mutatis Mutandis".
En cuanto al museo de Bilbao, se podrán visitar tanto la exposición permanente del museo como la temporal "Darío de Regoyos (1857-1913). La aventura impresionista", que posteriormente viajará al Museo Thyssen-Bornemisza de Madrid y al Museo Carmen Thyssen de málaga.
Estos acuerdos de colaboración se suman a las ventajas que San Telmo ofrece a sus socios/as, y se inscriben además en uno de los objetivos del museo, como es el de establecer líneas de colaboración con otros museos y agentes culturales.







La base de datos está protegida por derechos de autor ©bazica.org 2016
enviar mensaje

    Página principal