Zinema-ideiak eta Zinema ideiaduna jardunaldiak izango dira San Telmo Museoan



Descargar 80.49 Kb.
Fecha de conversión25.06.2017
Tamaño80.49 Kb.








Zinema-ideiak eta Zinema ideiaduna jardunaldiak izango dira

San Telmo Museoan

Zinemari eta ,gizarteari, narratibari eta filosofiari buruzko hitzaldiak antolatu dira 62. Donostiako Zinemaldiaren harira, irailaren 15etik 17ra.

Sortu zenetik, zinemak kulturari buruzko gure arketipoak moldatu ditu eta imaginario kolektiboa zizelkatu. Iraganeko garaiak irudikatzen ditugunean, nahi gabe ere honako film hauetako fotogramak etortzen zaizkigu gogora: Ben-Hur, A Man for All Seasons (Un hombre para la eternidad), Barry Lindon edo Schindler's List (Schindlerren zerrenda). Literatura-kontakizun handiak (Gerra eta bakea) zinemako bertsioei esker egin dira ezagun, askotan jatorrizko bertsioa ere gainditzen dutela (The Collector/Bildumatzailea); bestalde, fikzio-zientziako filmekin (Metropolis, Blade Runner…) etorkizunari buruzko geure ikuspegia bideratzen da. Errealitateak eta zinemak elkarri elikatzen diote. Zenbait ideia zinemaren hizkuntza berezira eraman dira; zinemagile hilezkorren obrek hausnarketa eragin izan digute, eta zenbait film askotariko saiakuntzen sorburu izan da (Vértigo y pasión, Lo que Sócrates le diría a Woody Allen, Bioética para legos...).
Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna jardunaldietan, Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak eta San Telmo Museoak (CSICen Filosofia Institutuaren, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen, Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren eta Donostia 2016ren laguntzarekin) hitzaldi-ziklo bat antolatu dute; hitzaldi horietan, zinemak narratibarekin, filosofiarekin edo giza eskubideekin izan duen lotura aztertuko dute.

JARDUNALDIEN EGITARAUA

Irailak 15, astelehena - San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoan
19:00 Hasiera-ekitaldia: José Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiaren zuzendaria). Ondoren:
Cine y Sociedad

Victoria Camps (UAB) eta Amelia Valcárcel (UNED) filosofoen arteko solasaldia

Moderatzailea: Roberto R. Aramayo (IFS-CSIC)

Gazteleraz



Irailak 16, asteartea - Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian:
Zinema eta Giza Eskubideak

11:00 Mahai-ingurua: Josemi Beltrán (Donostiako Udala) eta Fermin Muguruza (musikaria eta zinemagilea)

Euskaraz
12:30 Mahai-ingurua: Maru Solores (zinema-zuzendaria) eta Juanjo Alvarez

(UPV/EHU. Globernance)

Gazteleraz


Irailak 16, asteartea - San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoan
Zinema eta Narrazioa

19:00 Solasaldia Iratxe Fresneda (irakaslea), Irati Jiménez (idazlea) eta Koldo Almandoz (zinema-zuzendaria)

Moderatzailea: Antonio Casado da Rocha (UPV/EHU)

Euskaraz
Irailak 17, asteazkena - San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoan
Cine y Filosofía

19:00 Manuel Cruz (UB) filosofoaren eta Roberto R. Aramayo (IFS-CSIC) filosofoaren arteko solasaldia.

Moderatzailea: Txetxu Ausín (IFS-CSIC. Globernance)



Gazteleraz

PARTE-HARTZAILEEN BIOGRAFIAK
Amelia Valcárcel filosofia moral eta politikoko katedraduna da UNEDen. Prado Museoaren Errege Patronatuko presidenteordea da. IUMPeko patrono ere bai. Besteak beste, Fundación Carolina eta Real Instituto Elcano erakundeetako Kontseiluetako kide da. Nazioko eta nazioarteko ikastaro eta mintegi ugaritan presidente eta zuzendari izan da UIMP unibertsitatean, Centro de Estudios Constitucionales-en eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian.
Honako lan hauek idatzi ditu: Del miedo a la Igualdad, Sexo y Filosofía, La Política de las Mujeres, Etica contra Estética, Los desafíos del Feminismo ante el Siglo XXI, Rebeldes, Pensadoras del Siglo XX, El Sentido de la Libertad, Ética para un mundo global, Hablemos de Dios, Victoria Camps-ekin batera, Feminismo en el mundo global, La memoria y el perdón.
Victoria Camps filosofia moral eta politikoko katedradun emeritua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. PSC-PSOE alderdiko senatari izan zen 1993-1996 aldian eta Kataluniako Consell Audovisual-eko kontseilari 2002tik 2008ra bitarte. Gaur egun, Fundació Víctor Grifols i Lucas fundazioaren presidente eta Kataluniako Bioetika Batzordeko kide da. Espainiako Bioetika Batzordeko presidente ere izan da.


Besteak beste, honako liburu hauek idatzi ditu:
La imaginación ética, Virtudes públicas (Saiakuntzako Espasa Saria), Paradojas del individualismo, El siglo de las mujeres, La voluntad de vivir, Creer en la educación, El declive de la ciudadanía, El gobierno de las emociones (Saiakuntzako Sari Nazionala). 2008. urtean Menéndez Pelayo nazioarteko saria jaso zuen. Bere azken liburua Breve Historia de la Ética (RBA, 2013) da.
Josemi Beltrán Donostia Kulturako zinema-unitatearen eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen arduraduna da.
1992. urtean ORHUM zine-kluba sortu zuen UPV-EHUren barruan eta 2008. urtera bitarte kide izan zen. Hainbat zinemalditako zikloen komisario, programatzaile eta koordinatzaile izan da, hala nola: Krearen Zinemastea, Cortada Film Laburren Lehiaketa, Europako Zinema Berriaren Jaialdia; baita urteroko erakustaldietan ere: Zinema eta Giza Eskubideak, Zinema Esperimentala D-NEFF. Informazioaren Zientzietan lizentziaduna izaki, kazetaritzan jardun duenean kultura-komunikazioarekin loturik aritu da beti, ikus-entzunezkoen arloan eta zinema-kritikan, batik bat (Canal Gasteiz TV, Radio Vitoria, Ocio Gasteiz aldizkaria, Cadena SER Vitoria…).
Fermin Muguruza Kortatu musika-taldearekin hasi zen musikaren arloan; Iñigo anaiarekin batera sortutako talde hori Euskal Rock Erradikalaren barruko talderik garrantzitsuenetako bat izan zen, eta Euskal Herrian eta Espainian ska eta dub estiloak ezagutarazi zituen.
Rocka, punka eta ska atzean utzita, Negu Gorriak taldea sortu zuen; talde berriarekin estiloak fusionatzen zituen, soinu berritzaile eta sendoen bitartez. Laurogeita hamarreko hamarkadan, Esan Ozenki diskoetxea sortu eta zuzendari-lanetan jardun zuen bertan.
Argia aldizkarian eta Egin egunkarian zutabeak idatzi zituen, eta Egin Irratian ere jardun zuen. Palestinako musikariei buruzko Chekpoint Rock dokumentala egin du, eta Al-Jazeera telebistarentzat musikari arabiarrei eta Afrika iparraldeko musikariei buruzko dokumental-serie bat ere grabatu du.
Maru Solores Andoaingo (Gipuzkoa) Zine eta Bideo Eskolan hasi zen ikus-entzunezkoen arloko ikasketak egiten. Eta Berlingo Zinema eta TB Akademia alemaniarrean Zinema Zuzendaritzako goi-mailako ikasketak egin zituen. Alemanian zegoela, 16 mm-ko eta 35 mm-ko hainbat film labur zuzendu zituen, baita dokumentalak ere. 35 mm-ko Dortoka Uhartea film laburrarekin graduatu zen; Donostian filmatu zuen eta mundu osoko hainbat zinemalditan sariak eskuratu ditu.
Euskadira itzuli delarik, telebistan jardun du produkzioaren, errealizazioaren eta edizioaren arloetan; zinemagintzako muntaketan aritu da eta ikus-entzunezko arloan irakasle ere izan da. Zuzendari- eta gidoilarikide-lanetan egindako lehen film luzea Camera obscura da. Gaur egun, dokumental baten eta fikziozko bigarren film luzearen gidoiak lantzen ari da.
Juanjo Álvarez Globernance institutuko idazkaria, EHUko Nazioarteko Zuzenbideko katedraduna eta Cuatrecasas bulegoko kontseilari-abokatua da. Europako Batzordeak askatasunaren, segurtasunaren eta justiziaren arloetarako izendatutako aditu independentea da, eta Espainia-Frantzietako mugaz haraindiko behatoki juridikoko koordinatzaile akademikoa. Hainbat ikerlan burutu ditu Itsas Zuzenbideari, Nazioarteko Merkataritzaren Zuzenbideari, Eskualde arteko Foru Zuzenbideari eta Nazioarteko Merkataritzaren arbitrajeari buruz..
Iratxe Fresneda EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakasle da 2004. urtetik.
Doktore-tesia idatzi zuen: “La búsqueda de la identidad visual en la obra cinematográfica de Lars von Trier”. Renoko (AEB) University of Nevada unibertsitatean egonaldia egin ostean, generoa eta zinema aztertzeari ekin zion eta bere lana biltzar eta argitalpen akademikoen bitartez zabaltzen du.
Ia hamarkada oso batez Radio Euskadiko (EITB) kultura-arloko hainbat programaren zuzendari eta gidoilari izan da, eta gaur egun Gara eta El Periódico Bilbao egunkarietan argitaratzen ditu zutabeak, beste hainbat komunikabidetan laguntzaile ere izanik.
Irati Jiménez Euskal Telebistako Hau Komeria! Desde el gallinero saioan hasi zen; arte eszenikoei buruzko saioa zen eta astean behin izaten zen. Hortik Euskadi Irratira igaro zen.
Gaur egun, hainbat egunkari eta irratitan zutabegile da eta Eroski Consumer aldizkariaren euskarazko edizioaren koordinatzaile ere bada. Nabarra kultura-aldizkariaren azken zuzendaria izan zen.
Lan hauek idatzi ditu: Malcolm X: Duintasunaren kolorea, Espok, Bat, bi, Manchester, Nora ez dakizun hori eta Laranja Azalaren Negarra. Telebistako serieei buruzko Telezailak lan-bildumaren barruan, 11 urte orgasmorik gabe izeneko saiakera idatzi du azkenaldian.
Koldo Almandoz kazetaritzako lizentziaduna da Ikus-entzunezko Komunikazioaren arloan, Nafarroako Unibertsitatean. New Yorken zinema-ikasketak egin zituen. New Yorken zelarik, lehen film laburra zuzendu zuen: Razielen itzulera (1998). Urte hartan bertan estreinatu zen Donostiako Zinemaldiaren Zabaltegi sailean. Besteak beste, Euskadi Irratian eta Egunkaria, Napartheid, El País eta Berria egunkarietan laguntzaile izan da. Gaur egun, film laburren zuzendari izateaz gain, arteari, kulturari eta gizarte-antropologiari buruzko the balde aldizkariaren zuzendari ere bada.
Manuel Cruz (Bartzelona) Filosofia Garaikideko katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Europako hainbat unibertsitatetan irakasle bisitaria izan da eta ikerlaria CSICeko Filosofia Institutuan (Madril).
20 bat libururen egilea da eta taldean egindako lan batzuren biltzailea ere. Bere azken lanen artean hauek aipa daitezke: Filosofía contemporánea (2002), La tarea de pensar (2004), Las malas pasadas del pasado (2005, Ensaio onenari Anagrama Saria), Siempre me sacan en página par (2007), Acerca de la dificultad de vivir juntos (2007), Cómo hacer cosas con recuerdos (2007) eta Filosofía de la Historia (2008). Hainbat pentsamendu-bildumaren zuzendari izana, bere espezialitateko aldizkari nazional zein atzerritar batzuren erredakzio-kide da. Maiz, El País eta El Periódico egunkari espainiarretan kolaboratzen du eta baita Argentinako Clarín eta La Nación egunkarietan ere. Halaber, SER irratiko kolaboratzailea da eta Metropolis aldizkaria zuzentzen du.
Roberto R. Aramayo CSIC-eko irakaslea eta Isegoria izeneko filosofiari buruzko aldizkariaren editorea da. Honako lan hauek idatzi ditu: Etica día tras día, El individuo y la historia, La paz y el ideal cosmopolita de la Ilustración, Ética y antropología: un dilemakantiano, Moral, ciencia y sociedad en la Europa del Siglo XXI, El reparto de la acción, Disenso e incertidumbre Los laberintos de laresponsabilidad, InterDependencia. Del bienestar a la dignidad. Tocqueville y las revoluciones democráticas y Mundos posibles. Con-Textos Kantiano izenburuarekin aldizkari digitalaren sustatzailea.

Ideas de cine y Cine con ideas
Diálogos sobre cine y sociedad, narrativa y filosofía del 15 al 17 de septiembre en el Museo San Telmo y en la UPV-EHU en el contexto del 62 Festival San Sebastián

Desde su nacimiento el cine ha moldeado nuestros arquetipos culturales y cincelado el imaginario colectivo. Cuando recreamos tiempos pasados, inevitablemente los hacemos evocando fotogramas de películas tales como Ben-Hur, Un hombre para la eternidad, Barry Lindon o La lista de Schindler. Los grandes relatos literarios han sido más popularizados por sus versiones cinematográficas (Guerra y paz), superando a veces al original (El coleccionista) y los filmes de ciencia ficción suelen orientar nuestra visión del futuro (Metrópolis, Blade Runner…). La realidad y el cine se retroalimentan mutuamente. Hay ideas que se han trasladado al peculiar lenguaje cinematográfico, cineastas inmortales cuya obra da mucho que pensar y películas que han dado lugar a distintos ensayos de muy variada condición (Vértigo y pasión, Lo que Sócrates le diría a Woody Allen, Bioética para legos...).


El ciclo de conferencias Ideas de cine y cine con ideas, organizado conjuntamente por Festival Internacional de Cine de San Sebastián, Filmoteca Vasca, Museo San Telmo, Instituto de Filosofía del Consejo Superior de Investigaciones Científicas, Facultad de Filosofía y Ciencias de la Educación de la UPV/EHU, Globernance y DSS2016EU reúne a diversos expertos para dialogar sobre las relaciones del cine con la narrativa, la filosofía o los derechos humanos.
Nota: las mesas redondas del 16 de septiembre por la mañana tendrán lugar en Aula Magna de la Facultad de Filosofía y Ciencias de la Educación; las demás sesiones se celebrarán en el Museo San Telmo.


PROGRAMA DE LAS JORNADAS
Lunes 15 de septiembre – en el Salón de Actos del Museo San Telmo
19:00 Apertura a cargo de José Luis Rebordinos (Director del Zinemaldia). Después,
Cine y Sociedad

Diálogo ente Victoria Camps (UAB) y Amelia Valcárcel (UNED)

Moderador: Roberto R. Aramayo (IFS-CSIC)

En castellano


Martes 16 de septiembre - en la Facultad de Filosofía y Ciencias de la Educación, Aula Magna
Zinema eta Giza Eskubideak

11:00 Mesa redonda: con Josemi Beltrán (Donostiako Udala) y Fermin Muguruza (músico y director de cine)

En euskera


12:30 Mesa redonda: Maru Solores (directora de cine) y Juanjo Alvarez

(UPV/EHU. Globernance)

En castellano
Martes 16 de septiembre – en el Salón de Actos del Museo San Telmo
Zinema eta Narrazioa

19:00 Charla: Iratxe Fresneda (profesora), Irati Jiménez (escritora) y Koldo Almandoz (director de cine)

Moderador: Antonio Casado da Rocha (UPV/EHU)

En euskera

Miércoles 17 de septiembre - en el Salón de Actos del Museo San Telmo
Cine y Filosofía
19:00 Diálogo entre Manuel Cruz (UB) y Roberto R. Aramayo (IFS-CSIC)

Moderador: Txetxu Ausín (IFS-CSIC y Globernance)

En castellano

Entrada libre hasta completar aforo

BIOGRAFÍAS DE LOS Y LAS PARTICIPANTES

Victoria Camps es catedrática emérita de Filosofía moral y política de la Universidad Autónoma de Barcelona. Fue senadora por el PSC-PSOE durante los años 1993-1996 y consejera del Consell Audovisual de Catalunya entre 2002 y 2008. Actualmente es presidenta de la Fundació Víctor Grifols i Lucas y miembro del Comité de Bioética de Cataluña. Ha sido Presidenta del Comité de Bioética de España.

Entre sus libros destacan La imaginación ética, Virtudes públicas (Premio Espasa de Ensayo), Paradojas del individualismo, El siglo de las mujeres, La voluntad de vivir, Creer en la educación, El declive de la ciudadanía, El gobierno de las emociones (Premio Nacional de Ensayo). En 2008 fue galardonada con el Premio Internacional Menéndez Pelayo. Su último libro es Breve Historia de la Ética (RBA, 2013).


Amelia Valcárcel es Catedrática de Filosofía moral y política de la UNED. Vicepresidenta del Real Patronato del Museo del Prado. Patrona de la IUMP. Pertenece a diversos Consejos, (Fundación Carolina, Real Instituto Elcano), Ha presidido y dirigido múltiples cursos y seminarios, nacionales e internacionales en la UIMP, el Centro de Estudios Constitucionales y el Consejo General del Poder Judicial.
Autora de Del miedo a la Igualdad, Sexo y Filosofía, La Política de las Mujeres, Etica contra Estética, Los desafíos del Feminismo ante el Siglo XXI, Rebeldes, Pensadoras del Siglo XX, El Sentido de la Libertad, Ética para un mundo global, Hablemos de Dios, en colaboración con Victoria Camps, Feminismo en el mundo global, La memoria y el perdón.
Josemi Beltrán es el Responsable de la unidad de cine de Donostia Kultura y de la Semana de Cine Fantástico y de Terror de San Sebastián.
En 1992 fundó el Cine-Club ORHUM, dependiente de la UPV-EHU. en el que permaneció hasta 2008. Ha sido comisario de ciclos, programador y coordinador de diversos festivales: Zinemastea – Semana de Cine Vasco de Krea, Festival de cortometrajes Cortada, Festival de Nuevo Cine Europeo, y en sus diferentes muestras anuales (Cine y Derechos Humanos, Cine experimental D-NEFF).
Licenciado en Ciencias de la Información, su paralela labor periodística ha ido ligada siempre a la comunicación cultural, con especial hincapié en el mundo audiovisual y en la crítica de cine (Canal Gasteiz TV, Radio Vitoria, Revista Ocio Gasteiz, Cadena SER Vitoria…).
Fermin Muguruza comenzó su carrera musical fundando, junto a su hermano Iñigo, el grupo musical Kortatu, uno de los grupos más importantes dentro del denominado Rock Radical Vasco y primeros en introducir el ska y el dub en el panorama musical vasco y español.
Tras el rock, el punk y el ska crea Negu Gorriak, grupo pionero en la fusión de estilos, alcanzando sonoridades innovadoras y férreas. Un ciclo en los noventa en el que su círculo de acción se ensancha con la dirección del sello discográfico Esan Ozenki.
Ha colaborado como columnuista en la revista Argia y en el diario Egin, así como en Egin Irratia. También ha dirigido el documental Chekpoint Rock, dedicado a músicos de Palestina, y una serie documental para Al-Jazeera sobre músicos del mundo árabe y norteafricano.
Maru Solores realizó sus primeros estudios en el campo audiovisual en la Escuela de Cine y Vídeo de Andoain, Gipuzkoa. Y cursó estudios superiores en Dirección Cinematográfica en Academia Alemana de Cine y TV de Berlín). Allí dirigió varios cortometrajes en 16 mm, 35 mm y documentales. Se graduó con el corto en 35 mm Dortoka Uhartea, rodado en Donostia y premiado en diversos festivales del mundo.


Tras su regresó a Euskadi, ha trabajado en televisión en los campos de producción, realización y edición, en montaje cinematográfico, así como en la docencia del medio audiovisual. Su primer largometraje como directora y co-guionista, es Camera obscura
. Actualmente trabaja en el guión de un documental y en el de su segundo largometraje de ficción.
Juanjo Álvarez es Secretario de Globernance , Catedrático de Derecho Internacional de la UPV-EHU y consejero-abogado del Despacho Cuatrecasas. Experto independiente designado por la Comisión Europea para las áreas de libertad, seguridad y justicia, y coordinador académico del observatorio jurídico transfronterizo hispano-francés. Ha realizado diversas investigaciones sobre Derecho Marítimo, derecho del Comercio Internacional, Derecho Foral e Interregional yArbitraje Comercial Internacional.
Iratxe Fresneda es profesora del Departamento de Comunicación Audiovisual y Publicidad de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación de la UPV-EHU desde 2004.
Su tesis doctoral versó sobre “La búsqueda de la identidad visual en la obra cinematográfica de Lars von Trier”. Tras su estancia en la University of Nevada, Reno (EEUU), orientó su trabajo hacia los estudios de género y cine, trabajo que ha divulgado en diferentes congresos y publicaciones académicas.
Directora y guionista de diversos programas culturales de Radio Euskadi (EITB) durante casi una década, en la actualidad colabora con diferentes medios de comunicación y publica sus columnas en Gara y El Periódico Bilbao.
Irati Jiménez comenzó su andadura profesional en el programa de Euskal Telebista Hau Komeria! Desde el gallinero, un espacio semanal dedicado a las artes escénicas de donde pasó a Euskadi Irratia.
Actualmente, colabora como columnista en varios periódicos y emisoras de radio, además de coordinar la edición en euskera de la revista Consumer Eroski. Ha sido la última directora de la revista cultural Nabarra.
Es autora de Malcolm X: Duintasunaren kolorea, Espok, Bat, bi, Manchester, Nora ez dakizun hori y Laranja Azalaren Negarra. Su último ensayo es 11 urte orgasmorik gabe dentro de la colección de trabajos sobre series de televisión Telezailak.
Koldo Almandoz tras licenciarse en Periodismo, en la rama de Comunicación Audiovisual, en la Universidad de Navarra, se fue a Nueva York a realizar estudios de cine. Allí, dirigió su primer cortometraje, Razielen itzulera (1998), que se estrenaría ese mismo año en la sección Zabaltegi del Festival de San Sebastián. Ha colaborado, entre otros, en la radio Euskadi Irratia y en los diarios Egunkaria, Napartheid, El País y Berria. Actualmente, compagina su carrera como director de cortometrajes con la dirección de la revista de arte, cultura y antropología social the balde..

Manuel Cruz (Barcelona) es catedrático de Filosofía Contemporánea

en la Universidad de Barcelona. Ha sido profesor visitante en diversas

universidades europeas y americanas, así como investigador en el

Instituto de Filosofía del CSIC (Madrid).



Autor de cerca de una veintena de libros y compilador de unos pocos menos volúmenes colectivos, de entre sus títulos más recientes cabe mencionar Filosofía contemporánea (2002), La tarea de pensar (2004), Las malas pasadas del pasado (2005, Premio Anagrama de Ensayo) Siempre me sacan en página par (2007), Acerca de la dificultad de vivir juntos (2007), Cómo hacer cosas con recuerdos (2007) y Filosofía de la Historia (2008). Director de varias colecciones de pensamiento, forma parte del consejo de redacción de numerosas revistas de su especialidad, tanto nacionales como extranjeras. Colabora habitualmente en los diarios españoles El País y El Periódico, así como en los argentinos Clarín y La Nación. Es asimismo colaborador de la cadena SER. Dirige la revista Barcelona METROPOLIS.
Roberto Aramayo es Profesor de Investigación del CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) y editor de la revista de filosofía Isegoria. Historiador de las ideas morales y autor de diversos ensayos como Etica día tras día, El individuo y la historia, La paz y el ideal cosmopolita de la Ilustración, Ética y antropología: un dilemakantiano, Moral, ciencia y sociedad en la Europa del Siglo XXI, El reparto de la acción, Disenso e incertidumbre Los laberintos de laresponsabilidad, InterDependencia. Del bienestar a la dignidad. Tocqueville y las revoluciones democráticas y Mundos posibles. Promotor de la revista electrónica internacional denominada Con-Textos Kantianos.











La base de datos está protegida por derechos de autor ©bazica.org 2016
enviar mensaje

    Página principal